Berriak
Atzealdea
Jon Maiarekin etorri berriak, euskara eta euskaldunak hizpide
Hitzaldia emango du datorren ostegunean, Kulturarteko Plaza Feministan
2023·09·15
Jon Maria bertsolari eta kultur-sortzailearen hitzaldia izango da datorren ostegunean (hilak 21), 18:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan.
‘Etorri berriak eta euskara: zer dago euskaldunon esku?’ galderatik abiatuko da Maia, hitzaldia josteko: jatorri askotariko herritarrez eta euskaraz mintzatuko da, baina euskal hiztunen eta euskaltzaleeon esku dagoenaren gainean fokua jarrita.
Hernaniko Udaleko Euskara sailak antolatu du hitzaldia. Euskaraz izango da, doan.