Berriak
Atzealdea

Kalean dauden gune arriskutsuen desinfekzioa egiten hasi dira udal langileak

Kale garbiketa eta desinfekzioa modu egokian egiteak garrantzi handia dauka COVID-19 birusaren zabalpen arriskua murrizteko. Hala, udal langileak hasi dira lan horiek egiten markesinetan, elikagai denden sarreretan, igogailu publikoetan, barandetan eta abar.

2020·03·25


Kale garbiketa eta desinfekzioa modu egokian egiteak garrantzi handia dauka COVID-19 birusaren zabalpen arriskua murrizteko. Horrela, Espainiako Osasun Ministerioak agindutako prozedura jarraituko du Udalak.

Udala garbiketa hori egiten duten langileek segurtasunez egin ahal izateko materiala lortzen aritu da egunotan, nahiz eta babesteko material hori lortzea oso zaila izaten ari den, dagoen eskaera handia dela eta. Nolanahi ere, Udalak eta Garbitania sozietate publikoak eskuratu dituzte udal langileentzako EPIak (Pertsona Babesteko Ekipoak), pulberizadoreak, babesteko pantailak, desinfektantea... 

Zerbitzu Publikoetako langileak hasi dira, aste honetan, lan hori egiten. Desinfektatzen ari diren eremuak honako hauek dira:

    • Autobusetako markesinak
    • Elikagai denden sarreretan, supermerkatuetan Eroski, LIDL, DIA eta irekita dauden beste dendak
    • Prentsa saltzen duten kioskoak
    • Farmaziak
    • Okindegiak
    • Osasun zentroaren sarreretan (aurrekoa eta atzekoa)
    • Igogailuen sarrerak
    • Barandak
    • Udaletxeko arkupeak (baserriko postua han saltzen baitu egunero)
    • Hondakinen posteak
    • Renfeko apeaderoa eta geltokia

Garbiketa herrigunean eta auzoetan ere egiten ari da.

Garbiketa mota hori lanegunetan egingo dute udal langileek. Asteburuetan, ordea, txotx garaian egiten den bezala, baldeadoreek ura eta desinfektantearekin garbituko dituzte kaleak.