Berriak
Atzealdea

Karabel auzoko Oleta plazako haur parkea berritzeko lanak datorren astean hasiko dira

Oleta plazako haur parkearen egoera hobetzeko lanak hasiko dira datozen astean. Hasteko, egun dauden jolasak, gomazko lurra eta egurrezko tarima kenduko dituzte langileek eta koloredun hormigoizko zola berria jarriko dute. Horrekin batera, euri urak hartzeko kanaleta berria egingo dute. Lan guzti hauek bukatzean, haur joko eta gomazko lur berriak jarriko ditu Udalak.

2019·09·19