Berriak

Atzealdea Oleta plaza estaltzeko lanak hasi

Lanak irailean bukatzea aurreikusten da

2025·07·14


Karabel auzoko Oleta plaza estaltzeko lanak hasi dira. Lehendabizi, zapatak egingo dira. Ondoren, estalkia muntatuko da. Bitarte horretan, parkea itxita egongo da.

Udalaren aurreikuspenen arabera, lanak irailean bukatuko dira. 180.308,92 € inbertsioa egingo du Udalak lan hauetan.

Oleta plaza estaltzeko proiektua auzotarrekin batera landu du Udalak. Behin lanak bukatutakoan, aisialdirako aterpe gune bat izango du auzoak, haur-parkea euria egiten duen egunetan ere erabilgarria izan dadin.