Berriak
Atzealdea

Errefusa gisa botatako hondakinen %90 sailkatzeko modukoa da

1
“Baliabideak batu, ez errefusatu” kanpainaren barruan, joan den ostiralean egindako karakterizazioaren emaitza da. Ia 100 kilo hondakin aztertu ziren. Errefusa bezala botatako hondakin horiek tratatzeak 18,4 euroko kostua du Udalarentzat. Modu egokian eginez gero, 12 euro aurreztuko luke herriak.

2019·10·01


Ezkiaga plazan egin zen karakterizazio publikoa, Udalak hondakinen kudeaketa hobetzeko helburuz “Baliabideak batu, ez errefusatu” kanpainaren barruan egin zen lehen ekintza.

Karakterizazio publikoaren helburua da herritarrei ikustaraztea errefusa gisa botatzen den gehiena, berez, sailkatu daitekeela. Ostiraleko karakterizazioan 90,81 kilo hondakin aztertu ziren, fokoetan errefusa moduan kalean utzitako poltsak hartuta.

Emaitzak hauek dira: errefusa bezala botatakoaren erdia baino gehixeago (%50,85) materia organikoa da (materia organikoa + xahututako elikagaiak). Beraz, konpostagarria den materia izanik, modu horretan botaz gero, alferrik galtzen da. Azaldutako ontzi arinen kopurua ere aipagarria da (%14), baita beira (%6,23) eta arropa (%5,47) ere.

Udalari 18,8 euro kostatzen zaio 100 kiloko errefusa tratatzea. Ondo sailkatuta, ordea, karakterizazioan azaldu ziren hondakinak, 6 euro inguru. Ondorioz, herriak 12 euro galdu ditu hondakin guzti horiek errefusa balira bezala jasota.

 

Hondakin mota

Pisuketa (kg)

%

Errefusa

9,31

10,25

Materia organikoa

43,57

47,98

Elikagaien xahuketa

2,61

2,87

Ontzi arinak

13,28

14,62

Papera eta kartoia

7,07

7,79

Beira

5,66

6,23

Arropa

4,97

5,47

Botikak

0,68

0,75

RAEE-ak

2,2

2,42

Egurra

1,46

1,61

Sanitarioak

0

0,00

Guztira

90,81

100,00

 

 

 

1