Berriak

Atzealdea KarmeLaHozen perfomance zikloko bigarren saioa, datorren ostegunean

‘Inkomunikazioa’ saioa Atsegindegin izango da

2023·11·03


Hernaniko Kultura sailak eta KarmeLaHoz artista performatiboak antolatu duten performance zikloko bigarren saioa izango da datorren ostegunean, azaroaren 9an. Oraingo honetan, Inkomunikazioa izenburu duen performancea gauzatuko du artistak, Atsegindegi plazan (20:00etan).
 
Komunikatzeko moduen inguruan hausnartzeko aukera izango dugu performance honekin. Teknologia berriek, batez ere telefono mugikorrek, murgiltzen gaituzten isolamenduari buruz hausnartzeko, KarmeLaHozek ekintza bat prestatu du, “parte-hartzaile hitza erabiltzera eta besteen presentzia balioestera gonbidatzeko, mundu gizatiarragoa lortze aldera”.
 
Performanceak egiteko, Hernaniko emakumeekin elkarlana sustatzen ari da KarmeLaHoz artista.