Berriak
Atzealdea Karobieta auzoa berritzeko hainbat lan egin dira
2026·05·29
Karobieta auzoa berritzeko eta ingurua txukuntzeko hainbat urbanizazio lan egin dira azken hilabete hauetan. Saneamendu hodi berriak jarri, euri-urak bideratzeko hodi eta saretatxoak, argiteria publikoko kableatua eta LED argi-buruak jarri dira.
Auzoko irisgarritasuna hobetze aldera aldera ere hartu dira hainbat neurri. Esaterako, Langile ikastolako Laubidieta eraikineko horma berria egin zenean, espaloia ere zabaldu zen, irisgarriagoa izan zedin.
Honez gain, Iturregi kale bukaeran koexistentzia gune bat sortu da. Lanak osatzeko, eta herritarren eskaerak aintzat hartuz, barandak jarriko dira errepidearen aldean, batez ere haurren joan-etorria seguruagoa izan dadin.
Karobiaren ondarea balioan jartzeko, informazio-panela
Auzoari izena ematen dion karobiaren inguruko informazio panela ere jarri da. Dagoeneko desagertuta dagoen industria-aurreko ekoizpen-sistema artisaua zuen kare-fabrikaren inguruko ezaugarriak jasotzen ditu, Hernaniko ondare historikoaren hondarrak.
Karobietako burdinola berreskuratzea eta ingurua leheneratzea legegintzaldi honetarako Gobernu Taldearen konpromisoetako bat izan da.

