Berriak
Atzealdea Karobietako saneamendu-sarea berritzeko lanak hasiko dira datorren astean
535.000 euro inbertituko dira auzogunean
2025·03·06
Karobieta auzoko 9-33 zenbakien arteko eremuan saneamendu-sarea berritzeko lanak hasiko ditu Udalak datorren astean. Lan horiekin batera, pabimentazioa ere berrituko da.
Lan hauetan 535.000 €ko inbertsioa egingo du Udalak eta lau hilabeteko aurreikuspena dute.
Lanak egin ahal izateko kale-mozketak eta espazio publikoaren okupazioak gertatuko dira epe horretan, eremuka. Horrek auzotarren egunerokotasunean eragozpenak sortuko dituela jakitun, udalak “pazientzia” eskatu nahi die.