Berriak
Atzealdea

ERAKUNDE ADIERAZPENA: Kataluniako Procés-aren kontrako epaia dela eta

Hernaniko Udalak Kataluniako buruzagi politiko eta sozial independentisten kontrako epaia dela eta, adierazpen instituzional bat onartu du, EH Bildu, EAJ-PNV eta Elkarrekin Podemos-OH udal taldeen babesaz.

2019·10·17


Hernaniko Udalak onartutako adierazpenean preso eta erbesteratu politikoei eta Kataluniako herriari elkartasuna adierazten die, eta “espetxean dauden preso politikoak berehala aske utz ditzala eta, era berean, erbesteratu politikoen aurkako auzibideak bertan behera utz ditzala” eskatzen die Espainiako botereei.

Era berean, Udalak hernaniarrei dei egiten die “bat egin dezaten herriari hitza ematearen aldeko ekimen baketsuekin, demokraziaren eta askatasunaren alde”. Gogoratzekoa da larunbatean, hilak 19an, 17:30ean, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak “Erreferenduma ez da delitua” lelopean Donostian deitu duen manifestazioa.

ADIERAZPENA