Berriak
Atzealdea

Kaxkoko argiteria berria, energetikoki eraginkorragoa eta telekudeatua

Argiteria publiko eraginkorragoa izateko beste urrats bat egin du Udalak. Joan zen hilean Antziolako biribilgunean, Karabelgo Oleta plazan, eta Lastaola eta Zubiondo poligonoetako argiteria berritu da. Aste honetan Kaxkoko argiteria aldatzeari ekin diote langileek. Guztira, 406 luminaria berrituko dira. Eskuhartze osoaren kostua 305.234,61 eurokoa da.

2022·07·12


Argiteria publikoa berritzen ari dira Kaxkoan, Antziolako biribilgunean, Karabelgo Oleta plazan, eta Lastaola eta Zubiondo poligonoetan. Guztira, 406 luminaria berri jarriko dira. Eskuhartze osoaren kostua 305.234,61 eurokoa da eta obraren iraupena, 4 hilabetekoa.

406 luminaria horietako 191 Kaxkoari dagozkio (189 ordezkatu eta bi puntu berri jarriko dira): Ezkiaga pasealekuan, Plaza Berrin, Andre Kalean, Nagusian eta Atzieta kalean. Gainera, telekudeaketa sistema ezarriko da, hau da, ordenagailu bidez piztu, itzali eta intentsitatea nahieran moldatzea ahalbidetzen duena. Sistema horri esker eta eraginkortasun energetiko handiko luminaria berriei esker, egungo argiteriaren aldean, energiaren %55eko aurrezpena izango dela aurreikusten da. Argiteria aldatzeaz gain, farolen besoak ere margotuko dira. 199.428,98 euroko kostua izango du berritze horrek.

Kaxkoan ez ezik, herriko beste eremu batzuetan ere berritu da argiztapena: Antziolako biribilgunean, Karabelgo Oleta plazan, eta Lastaola eta Zubiondo poligonoetan. 215 luminaria berri ipini dituzte jadanik (212 ordezkatu eta bi puntu berri jarri dira). Obra horrek 105.805,63 euroko kostua izan du.

Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaileak

Energia eraginkortasun handiko argiztapen sistemak jartzeko bi proposamen onartu izan dira Hernani Erabaki partaidetza aurrekontuen prozesuetan. Proposamen bat Kaxkoari dagokio (2020ko prozesuan erabaki zen 125.000 euroko partida bat) eta beste bat, argiteria hobetzeko proposamen orokorra zen (2018ko prozesuan erabakitako100.000 euroko partida). Horrekin lotuta, esku-hartze bat egin zen (Akarregiko industria-poligonoan 55 luminaria ordezkatu ziren 2019ko urrian) eta orain bidean dagoenarekin beteko da herritarren erabaki hori.