Berriak

Atzealdea Kaxkoko saneamendu sarea garbituko da datorren astean

Trafiko aldaketak eragingo ditu abuztuaren 3tik 5era

2026·07·28


Abuztuaren 3tik 5era, Kaxkoko saneamendu sarearen garbiketa egingo da. Urtero egiten den mantenu lana da. Lan hauek trafikoan eragingo dute, kale-mozketak izango baitira lanak egin ahal izateko. 

Egun bakoitzean kale bateko saneamendua egingo da. Abuztuaren 3an, Kale Nagusiko sarea garbituko da. Gudarien plazatik hasiko da garbiketa 08:30ean eta Kale Nagusia itxiko da. 

Abuztuaren 4an, Andre kalearen txanda izango da. Kasu honetan ere, garbiketa lanak Gudarien Plaza aldetik hasiko dira (08:30ean). Gudarien plaza zamalanetarako irekita egongo da.

Abuztuaren 5ean, azkenik, Atzieta kaleko sarea garbituko da, musika eskolatik hasita eta kalea itxita egongo da.