Berriak
Atzealdea

Osasuna eta naturarekin harremana sustatzea da kirol ikastaroen eskaintzaren lehentasuna

Hiru hilabeteko ikastaroak eskainiko dira, momentuz helduentzat, pandemiaren gorabeherei hobeto egokitzeko asmoz. Aire librean egiteko ikastaroak dira ikasturte honetarako berritasuna: Hernanin barrena herritarrek jarduera fisikoa egitea bultzatu nahi da. Horrekin batera, barruko ikastaroetan aforoa murriztuko da eta segurtasun neurriak zorrotzagoak izango dira.

2020·09·07


ARGAZKI-OINA: Ane Ibarburu eta Esti Aldeiturriaga zinegotziak, eskaintzaren berri ematen.

Izen-ematea bihartik 20ra bitartean egin ahal izango da kirolak duen webgunean eta kiroldegian bertan aurretik hitzordua hartuta (943 55 21 85).

Denboraldiari hasiera emateko aire librean egiteko proposamena dakarkigu Jarduera Fisikoa eta Kirol Sailak Aranzadirekin elkarlanean: anfibioak eta narrastiak ezagutzeko irteera. Irailaren 12an izango da, goizeko 9:00etatik hasita. Informazio gehiago

ESKAINTZA OSOA eta IZEN-EMATEA