Berriak
Atzealdea

Piraguismoa, eskalada eta sormen tailerrak dituzte nerabeek aukeran irailean

Nerabeentzako kirol eta kultur eskaintza hasiko da irailean. Piraguismoa eta eskalada ikastaro bana antolatu ditu Udalak, batetik, eta sormen tailerra, bestetik. Kirol bi ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea irekita dago. Sormen tailerrean izena emateko epea, aitzitik, asteazkenean irekiko da.

2019·08·26


Piraguismoa eta eskalada ikastaroak nerabeentzako (12-15 urte) udazkeneko jarduera fisiko eta kirol eskaintzaren barruan daude eta biak Kaxkardi Kirol Elkarteak bideratuko ditu. Piragua ikastaroa irailaren 2tik 6ra egingo da 16:30etik 18:00era, Fagollagan. Eskalada, ostera, irailaren 9, 11, 13, 16 eta 18an izango da 16:30etik 18:30era, Santa Barbaran.

Izen-ematea udal kiroldegian egingo da gaurtik hilaren 28ra, piraguaren kasuan, eta irailaren 4 arte, eskalada ikataroaren kasuan. Izen-ematea mugatua da; ikastaro bakoitzeko, gehienez, 10 ikasle egongo dira.

Ikastaro bakoitzak 10 euroko fidantza izango du. Nerabeak saio guztietan parte hartzen badu, fidantza bueltatu egiten zaio.

Sormen tailerra

Sormen tailerrak bost eguneko iraupena izango du; saioak irailaren 10, 12, 17, 19 eta 24 egingo dira.

Arramazka artista arituko da gaztetxoen sormena pizten. Arramazka Hernanin bizi den Izas Arzuaga artista gaztea da. ilustrazio lanak egiten ditu euskarri ezberdinetan: poltsak, kamisetak, koadernoak…

Izen-ematea abuztuaren 28tik irailaren 6ra arte egin daiteke Biteri Kultur Etxean. Ikastaroa doakoa da.

Hiru ikastaro hauek Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan nerabeentzako kirol eta kultur eskaintza areagotzeko proposamenaren baitan kokatuak daude.