Berriak
Atzealdea

Kirol eta jarduera fisikoaren instalazioak apurka-apurka eta baldintza zorrotzekin irekiko dira

1
Datorren astelehenetik aurrera modu progresiboan irekiko dira kirola eta jarduera fisikoa egiteko udal instalazioak eta zerbitzuak. Gimnasioa izango da zabalduko den lehenengoa, aforo mugatua eta aurretik antolatutako txandak eginda. Igerileku estaliak izango dira hurrengoak eta, azkenak, kanpoko igerilekuak.

2020·06·04


IREKIERA EGUTEGIA ETA BALDINTZAK

  • Ekainak 8: gimnasioa (aforoaren %30). Ordu bat eta erdiko txandak antolatuko dira.
  • Ekainak 15: igerileku estaliak eta aire zabaleko ikastaroak
  • Uztailak 1: jolas igerilekuak eta kiroldegiaren barruko ikastaroak

Gimnasioa erabili nahi duenak aurretik hitzordua hartu beharko du. Telefonoz 943 55 21 85 eta kirola.hernani.eus webgunearen bidez har daitezke. Sarrera iristerakoan kiroldegiko langileek txanda bakoitzaren zerrenda egiaztatuko dute eta tenperatura hartuko diete erabiltzaile guztiei.

Aldagelak eta takilak itxita egongo dira. Pertxeroak erabili ahalko dira (bakoitzean erabiltzailearen izena jarriko da). Kiroldegira sartzeko norberak bi toaila eraman beharko ditu baita maskara ere (kirola egiteko soilik ken daiteke). Makina bakoitza erabili ondoren, erabiltzaileak berak garbitu beharko du esprai batekin. 

Barruko igerilekuak zabaltzen direnean irekiko dira aldagelak eta dutxan puntuak markatuta egongo dira distantzia mantentzeko helburuarekin. 

1