Berriak

Kiroldegia itxiko da hilaren 24tik 27ra, mantenu lanak egiteko

2024·06·19


Datorren astelehenetik ostegunera (ekainaren 24tik 27ra), Hernaniko udal kiroldegia itxita egongo da, geldialdi teknikoarengatik.

Udal kiroldegiak ordutegi berezia izango du udan: uztailean, astelehenetik ostiralera 06:45-22:00; larunbatetan 09:00etatik 20:30era eta, igande eta jai egunetan 08:30etik 13:30era. Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:00-20:30 eta asteburuetan eta jai egunetan, 08:30-13:30era.