Berriak
Atzealdea Kiroldegiko gimnasioa berritzeko, erabiltzaileen ekarpenak jasotzeko bilera irekia
Asteartean izango da, Sandiusterrin
2024·11·15
Udal kiroldegiko gimnasioa eraberritzeko asmoa du Udalak. Erabiltzaileen ekarpenak jasotzeko, bilera irekia antolatu du Jarduera Fisiko eta Kirol sailak datorren astearterako (hilak 19, 18:00etan, Sandiusterrin).
Bileran parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, QR bidez. Kiroldegian izena ematen lagunduko dute, baita ere.