Berriak
Atzealdea Kiroldegiko igerilekuak itxita egongo dira konponketengatik ekainaren 23tik
2025·06·03
Ekainaren 23tik aurrera zenbait astez udal kiroldegiko igerilekuen eremuak itxita egongo dela gogora ekarri nahi du Udalak, konponketa lanak egiteko.
Herritarrei ahalik eta eragin txikiena egiteko, sanjoanetako astean hasiko dira igerilekuko lanak, udal kiroldegiaren itxialdi teknikoa baliatuz. Igerilekua uztaila bukaeran irekiko da berriz (data zehatza jakinaraziko dugu).
Bitarte horretan, Hernaniko kiroldegiko bazkideek Astigarragako eta Mugiment sareko herrietako igerilekuak erabili ditzakete.
Honen inguruko informazio gehiago kiroldegiko harreran jaso daiteke edo webgunean.