Berriak
Atzealdea

Kirol ikastaroetarako izen-ematea eta kirol azpiegituren erreserbak on line egin daitezke

Hernaniko Udal Kiroldegiak handitu du zerbitzuak on line egiteko aukera. Hemendik aurrera, bi zerbitzu gehiago eskura daitezke sarean: batetik, apirila eta ekainera arteko ikastaroetarako izen-ematea eta, bestetik, frontoia, trinketea, squasha eta pistak erreserbatzea. Hasiera batean bazkide diren herritarrek soilik izango dute aukera.

2020·03·03


Azpiegituren erreserbei dagokienez, astean zehar bakarrik egin daitezke modu horretan. Asteburuetan programa aldatu egiten da (partidu eta jarduera desberdinak daudelako), eta, beraz, asteburuetako erretserbak telefonoz edo aurrez aurre egin beharko dira, orain arte bezala.

Datorren ikasturteari begira, erabiltzaile guztiei -bazkide ez direnei ere bai- zabalduko zaie bi zerbitzu horiek on line egiteko aukera. Gainera, telematikoki egin daitezkeen zerbitzuen aukera ere areagotuko da.

http://kirola.hernani.eus/eu/izen-ematea-eta-araudia