Berriak

Atzealdea Kooperatiben barne kohesioa eta funtzionamendua eraginkorragoa izateko formakuntza antolatu du Udalak

Burujabetzen Etxean bi saio izango dira

2026·05·20


Kooperatiba eta elkarteentzako formakuntza saioa antolatu du Udalak, Tokiko Garapeneko sailaren bidez, euren barne funtzionamendua indartzeko eta erronka nagusiei modu egituratuan heltzeko giltzarriak eman asmoz. Kooperatiben barne kohesioa indartu eta funtzionamendu eraginkorragoa lortzeko tresna praktikoak eskaintzea izango da tailerren helburu nagusia. 

Bi formakuntza saio izango dira, doan. Lehenengoa datorren astean izango da: maiatzaren 28an (osteguna, 09:00-12:00). Saio honetan kooperatiben diagnostikoa landuko da: egituraketa, barne prozesuak eta gatazkak, eta kooperatibaren balioetan zein bazkide izateak dakartzan eskubide eta betebeharretan sakontzeko. 

Bigarren saioa ekainaren 4an izango da, ordutegi berean. Saio honetan, identifikatutako erronkei erantzuteko tresnak eskainiko dira, bereziki gatazken kudeaketa eta bazkideen rolak modu eraginkorrean lantzeko.

Horrez gain, akonpainamendu indibidualizatua ere eskainiko zaie parte-hartzaileei formakuntzan zehar, beharren arabera. 

Formakuntza Burujabetzen Etxean (Florida, 4) izango da eta Minka kooperatibak dinamizatuko du (saioak, espainieraz izango dira).

IZEN-EMATEA:

E-postaz: tokikogarapena@hernani.eus

Online