Berriak
Atzealdea Kubako blokeoari buruzko dokumental batek Hariak erresistentzia istorioen zinemaldiaren aurretikoa estreinatuko du
2024·10·04
Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldiak aurretiko txiki bat izango du aurten. Izan ere, datorren asteazkenean (urriak 9, 18:30), Biteri Kultur Etxean Culpables dokumentala emango da.
Yaimi Ravelo zuzendari kubatarrak 2023 bukaeran Bruselan AEB-ek Kubaren kontra indarrean duten 60 urte baino gehiagoko blokeoaren kontrako epaiketa ez loteslea jaso du dokumental honetan. Emanaldia bukatutakoan, Ravelok berak hartuko du hitza.
Hernani, Euskal Herriko lehenengo udala blokeoaren kontrako elkartasun kanpaina babesten
Bide batez, gogora ekarri nahi dugu Hernaniko Udala izan dela Euskal Herriko lehenengo udala Kubaren blokeoaren kontrako mozioa onartzen. Joan den uztailean, ahobatez onartu zuen udalbatzarrak Utzi Kubari arnasa hartzen: AEBko blokeoaren amaieraren alde, aktiba dezagun euskal elkartasuna mozioa, Euskadi-Kuba, Desembarco del Granma eta Sierra Maestra-Euskadi elkarteek aurkeztua.
Hariak zinemaldia bera azaroaren 7tik 17ra izango da, ohi bezala, Kulturarteko Plaza Feministan.