Berriak
Atzealdea Kultur Bira Hernaniko zazpi auzotan
Lehenengo saioa bihar izango da Zikuñagan
2025·07·04
Aste honetan hasita azaroa arte, Kultur Birak Hernaniko auzoetara hainbat kultur ekimen eramango ditu: zirkoa, bakarrizketak, pailazoak, musika....
Lehenengo ekitaldia bihar bertan izango da -uztailak 5-, Zikuñaga auzoan: mariatxien kontzertua eskoletan (19:30).
Zikuñagaz gain, datozen hilabeteetan Kultur Birak bisitatuko dituen auzoak hauek izango dira: Karabel, Kaxkoa, Lizeaga, Portu, Txantxilla eta Zelabide.


