Berriak

Atzealdea Kultur jardueretarako dirulaguntza eskatzeko epea, zabalik

Irabazi asmorik gabeko elkarteen jarduna laguntzeko 66.000 € bideratuko ditu Udalak

2026·04·23


Hernanin aurtengo urtean zehar kultur jarduerak antolatzeko dirulaguntza eskatzeko epea ireki du Udalak. Maiatzaren 20a arte egongo da eskaerak aurkezteko aukera.

Guztira, 66.000 € bideratuko ditu Udalak irabazi asmorik gabeko elkarteei laguntzeko. Dirulaguntza hauen helburua da kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei, kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko dirulaguntzak ematea. 

Eskaerak telematikoki edo Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) aurkeztu beharko dira.

Informazio gehiago:

Telefonoa: 943 55 29 62

E-posta: kultura@hernani.eus