Berriak

Atzealdea Kulturarteko Plaza Feministak otsailerako ekintzak prestatu ditu

Emakumeentzako Jabetze Eskolako bi ikastarotan eta haurdunaldi tailerrean izena emateko aukera dago oraindik

2024·01·31


Kulturarteko Plaza Feministak otsaileko programazioa aurkeztu du. Helduentzako Ispiluak ipuin-ikuskizuna (otsailaren 17an, 17:30ean), Hernanira iritsi berrientzako osasun-sistemari buruzko hitzaldi informatiboa (otsailak 26, 18:00etan) eta Adriana Guzman ekintzaile lesbiana feminista komunitario boliviarraren Narratiba berriak ertzetatik hitzaldia (ostailarek 28, 18:30ean) izango dira.
 
Igone Mariezkurrenaren Indusen ibaibideak erakusketa ere ikusgai egongo da otsailaren 18a arte. 
 
Izen-emateak Emakumeentzako Jabetze Eskolan eta haurdunaldi tailerrean
Emakumeentzako Jabetze Eskolak ere hasiko dira otsailean. Haietako bitan oraindik badago izena emateko aukera: emakume migratuentzako Geure errealitateak hemen eta orain, eta kontakizun dekolonialak (otsailaren 16tik aurrera, gazteleraz) eta Nire ahotsa zure haragian tailerretan. 
 
Era berean, otsailaren 7an hasiko da haurdun dauden emakumeentzat eta haien laguntzaileentzako haurdunaldi eta erditze-ondoko tailerra. Ekaina arte, astean saio bat izango da eta hemen ere oraindik badago izena emateko aukera. 
 
Ikastaro hauetan izena emateko edo informazioa jasotzeko, Kulturarteko Plaza Feministan bertan izango da aukera.