Berriak
Atzealdea

Kulturarteko Plaza Feministaren eraikina birgaitzeko lanak hasi dira

Eraikinaren eta ingurunearen obra bost hilabetetan amaitzea aurreikusten da. Lanak bukatuta, eraikinaren barruko hornikuntza eta antolaketa egingo dira. Dena ondo bidean, datorren ikasturterako zerbitzu guztiak bertatik eskaintzea espero da.

2019·09·23


Eraikinaren birgaitze proiektuak berezitasunak ditu, Europako zuzentarauak energia eraginkortasunaren inguruan ezartzen dituen irizpideak bete behar dituelako, hau da, “ia ezer kontsumitzen ez duen eraikina” izan behar du (Near Zero Energy Building (NZEBs).

Kulturarteko Plaza Feministak emakumearen inguruan Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak eta herrian feminismoarekin eta kultur aniztasunarekin lortutako mugimenduak ere hartuko ditu.

Bi solairuko eraikinaz gain, kanpoaldeko espazioa ere egokitu da, egun Gabriel Zelaia tokiko garapena eta enplegu gunearekin lotzeko asmoz.

Kulturarteko Emakumeen Etxea nola egituratuko den eta zeintzu erabilera izango duen erabakitzeko parte-hartze prozesu bat egin zen 2017an. Txosten honetan jasotzen da emaitza.