Berriak
Atzealdea

LagunEKIN, lagun giroan autonomiari eusteko zerbitzu berria adinekoentzat

2
LagunEKIN izena du zerbitzu berriak. 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta aisialdia du oinarri. Autonomoak diren edo menpekotasun oso arina duten pertsonentzat da zerbitzu hau.

2019·11·11


LagunEKIN izena du zerbitzu berriak. 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta aisialdia du oinarri. Autonomoak diren edo menpekotasun oso arina duten pertsonentzat da zerbitzu hau. Goiz Eguzki jubilatuen etxean elkartzen dira, goizez (10:00-13:00). Memoria eta estimulazio ariketak, soinketa, jolasak, eguneko prentsari begirada, eskulanak… egiten dituzte adinekoek zerbitzuaren arduradunarekin batera.

Zerbitzu honek adinekoei egiten zaien eskaintzan hutsune bat betetzeko asmoa du: eguneko zentroaren eta adinekoen egoitzaren erabiltzaileak ez diren pertsonei zuzenduta. Zaintza baino aisialdia eta sozializatzea dira zerbitzu honen bizkarrezurrak.

Zerbitzu sortu berria da eta egun hiru pertsona ari dira taldean, baina helburua da 12-15 pertsonara iristea. Interesa duenak Zerbitzu Sozialetako bulegora jo dezake edo telefonoz deitu: 943 55 78 54.

1 2