Berriak
Atzealdea Landa guneetako bideetan oinezkoen segurtasuna indartu du Hernaniko Udalak
2026·05·25

Hernaniko Udalak landa gunean oinezkoen segurtasuna mugikortasun jasangarria eta landa eremuan jarduera fisikoa sustatzeko markaketak egin ditu, dagokien seinaleztapenarekin osatuz.
Neurriak Osinaga bailaran ezarri dira, Portutik Loidira bitartean, eta Santa Barbara bailaran, Hernaniko Institututik Jauregiraino. Herritarrek egunero paseoetarako, kirola egiteko eta aisialdirako asko erabiltzen dituzten bi gune direnez, Udalak beharrezkotzat jo du bertako segurtasuna eta erabilera egokia indartzea, oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetza hobetuz.
Gune ezberdinetan banatu dira eremuak, batetik, koexistentzia guneak sortu dira; bertan, oinezkoek dute lehentasuna eta ibilgailuek gehienez 10 km/h-ko abiaduran zirkulatu ahal izango dute. Bestetik, hainbat gunetan oinezkoentzako bide bereiziak margotu dira marra etenekin; kasu horietan, autoek espazioa erabili ahal izango dute, baina lehentasuna beti oinezkoena izango da.
