Berriak
Atzealdea

Lankidetza proiektuetan udal aurrekontuaren %0,7 bideratzeko hartutako konpromisoari eusten dio Hernanik

Berriki ebatzi diren dirulaguntzak azken hiru urteei dagozkie. Guztira, 490.210 euro bideratuko ditu Udalak lankidetzako proiektuak diruz laguntzeko. Azken urteotan hartutako konpromisoa -urteko aurrekontuaren %0,7 bideratzea- gaindituta.

2020·05·06


ARGAZKI-OINA: Venezuelako El Maizal komuna. Hernanik diruz laguntzen duen proiektuetako bat.

Bi ataletan banatzen da dirulaguntza:

1. Garapenerako lankidetza (344.475 euro): txirotutako herrialdeetako herritarren garapen politiko, sozial eta ekonomikoa bideratzen duten prozesu eta proiektuak.

2. Sentsibilizazioa eta hezkuntza (146.735 euro): gogoeta egiteko, formazioa sustatzeko eta hernaniarren gaitasun indibidual eta kolektiboak indartzeko proiektuak.

Proiektuak aukeratzeko irizpideetan begirada berezia jartzen zaie hurrengo irizpideei: "sektore baztertuenen oinarrizko beharrei eta giza eskubideen defentsari, emakumeen ahalduntzeari, biztanleria subjektuaren partaidetzari, komunitatearen sendotzeari eta elikadura subiranotasunari".

Guztira 24 proiektu aurkeztu dira lehen atalean (horietatik 6 lagunduko dira) eta 8, bigarren atalean (horietatik 7 lagunduko dira).

Ohikoa den moduan, proiektuen aukeraketa egiteko Kooperazio taldearen laguntza -herrian dagoen erabakiguneetako bat- izan du Udalak.

Dirulaguntzaren ebazpena