Berriak
Atzealdea

Larregain-Akola bidearen zati bat berritzeko lanak hasi dira

Larregain-Akola bidean berritze lan batzuk egiten hasi da Udala, eta bidea moztuta egongo da, gutxi gora behera 2 astez. Lan horien ondorioz, Larre Gain sagardotegiko aparkalekura iristea posible izango da; baina handik aurrera bidea itxita egongo da.

2020·10·14


Ereñotzu-Alkatxuin (eta hemendik Akolara) tarteko bi bideetan norabide bakarra finkatuko da lanek irauten duten bitartean. Izan ere, puntu batzuk arrisku handikoak dira bi ibilgailu gurutzatzen direnean:

1. Ereñotzutik Alkatxuinera igarotzeko beheko bidetik, Latxebista bidetik, bideratuko dira ibilgailuak.

2. Alkatxuindik Ereñotzura jaisteko Katilluzarko bidea erabiliko da.

Bidegurutze guztietan seinaleak daude.