Berriak

Atzealdea Lastaola poligonoan ez da produktu kimiko arriskutsuen biltegirik eraikiko

2026·04·23


Azken hilabeteetan, Lastaola poligonorako izapidetzen aritu den produktu kimiko arriskutsuen biltegiaren proiektuaren espediente administratiboa aztertzen egon da Hernaniko Udala. Egindako azterketa tekniko osoaren ondoren, ondorioztatu da proiektua ez dela bateragarria indarrean dagoen Hernaniko hirigintza arau orokorrarekin, eta, beraz, ezin dela udal lizentziarik eman jarduera baimentzeko.

Hirigintza arauek gisa horretako industria jarduerentzako eremu espezifikoak aurreikusi behar dituzte eta Hernanin, lehendik daudenez gain, ez da halako eremu berririk aurreikusten. Beraz, ezinezkoa da, Hernaniko udalerrian industria arriskutsu gisa kategorizatutako proiektuak baimentzea, plangintza orokorrean arautu gabe.

 

Jarduera mota dela eta, udaleko zerbitzu teknikoek espedientearen berrikuspen integrala egin dute.

2024ko ekainean aurkeztu zuen proiektua enpresak udaletxean. Proiektu hau bere administrazio-prozeduraren arabera landu da, aurretiazko analisiak egin ondoren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa eskatu da eta jendaurreko erakustaldia ireki da, alegazioak aurkezteko epea barne, apirilaren 10ean bukatu zena.

Jarduera arriskutsua dela eta, udaleko zerbitzu teknikoek espedientearen berrikuspen integrala egin dute. Azterketa horretan, jarduerari aplikatu beharreko araudi sektoriala eta arau subsidiarioen arteko bateragarritasuna aztertu da. Berrikuspen horren ondorioz, egiaztatu da aurkeztutako jarduerak ez dituela betetzen indarreko araudi orokorrean ezarritako baldintzak, eta, ondorioz, ezin dela udal-lizentziarik eman.

Alegazioak aurkeztu dituztenei, Udalak hartutako erabaki honen berri emango die.