Berriak
Atzealdea

Latsunbeko teniseko pista berrituta, auzolanean

Udalak eta Iturritxo Latsunbeko auzo elkarteak elkarlanean egin dituzte txukuntze eta konpontze lanak teniseko pistan. Zorua konpondu eta margotu dute auzo elkartekoek, eta Udalak, bere aldetik, pistaren barruko sarea eta zutoinak berritu ditu eta pistaren inguruko sareak ere bai. Pickeballean jolastu ahal izateko modukoa ere bada orain pista hori.

2022·09·02


Latsunbeko teniseko pista itxuraldatuta dago Udalaren eta Latsunbeko Iturritxo auzo elkartearen arteko elkarlanari esker. Hartara, kirol eremu horretan egin den esku-hartzea honako hau izan da:

1. Teniseko pistaren inguruko itxituraren sarea berritu da. Lehendik zegoena (apurtuta) kendu eta berria jarri du Udalak.

2. Teniseko pistaren zorua konpondu eta margotu du auzo elkarteak. Udalak, bere aldetik, pistaren barruko sare berria jarri eta sareari eusteko zutoinak ere konpondu ditu.

Era berean, herrian zegoen eskaera bati erantzunez, teniseko pistaren barruan pickleball modalitatean jolastu ahal izateko margoketa ere egin du Udalak. Horretarako Euskadiko Pickeball Elkartearen (PiBE) aholkularitzarekin.