Berriak
Atzealdea

Lidia Alonso Paradelo hernaniarrari omenaldia egin dio Udalak bere 100. urteurrenean

2021·09·20


Lidia Alonso Paradelo Galizian jaio zen 1921eko irailaren 19an. 6 anai-arrebetako zaharrena zen.

Lidiaren aita trenbideko langilea zen, eta lanaren ondorioz, familia Galizia, Asturias eta Leongo herri ezberdinetan bizi izan zen: Monforte de Lemos, Barco de Valdeorras, Oviedon, Gijonen, Brañuelasen...  

Haurra zenetik lanean aritu izan da beti Lidia: etxeko lanetan, baratzean, mahatsa landatzen, biltzen, arropak atontzen, seme-alabak hezitzen…

1964. urtean, Lidia, senarra eta seme-alabak Hernanira bizitzera etorri ziren. 10 biloba eta bir-bilobak ditu.

Senitartekoekin betidanik gertuko harremana izan du, eta egun adinekoen egoitzan bizi bada ere, haiekin harreman estua izaten jarraitzen du.

Bere egunerokotasunean, Villabonako Santiago egoitzan antolatzen diren ekintzetan atsegin handiz parte hartzen du, eta ondo zaindituta eta eskertuta sentitzen da.

Urtebetetzea igandean izango da eta familia artean ospatuko du. Astelehenean, Villabonako egoitzan jasoko du Hernaniko Udalaren omenaldia eta lore sorta Xabier Lertxundi alkatearen eskutik.