Berriak
Atzealdea

Lizeaga, Larramendi eta Atzieta kaleak, asfaltatze-planaren hurrengoak

2022·01·14


Asfaltatzen plangintza

  • 2022/01/15 --> Larunbata

- Txirrita kalean margoketa lanak: aparkalekuak eta autobus geltokia. Margoketa-lanak amaitzean aparkalekuak ireki ahal izango dira.

- Lizeaga kalean hesiak jarriko dira aparkalekuak astelehenerako husteko (Lizarraga kaleko paretik GI-2132 errepideraino).

  • 2022/01/17 --> Astelehena

 - Lizeaga kalean asfaltatze-lanak. Kale honetatik GI-2132 errepidera ibilgailuen irteera moztuko da. Victor Hugo eta Larramendi kaleetatik desbideratuko dira ibilgailuak Txantxilako biribilgunerantz.

- Larramendi kalearen hasieran dauden 6-7 aparkaleku hesituko dira. Zehazki, Elkanoko bidegurutzetik hasi eta aparkalekuaren sarrera bitartean daudenak, asteazkenerako hutsik uzteko abisuekin.

  • 2022/01/18 --> Asteartea

- Lizeaga kalean asfaltatze-lanak. Kale honetatik GI-2132 errepidera ibilgailuen irteera moztuko da. Victor Hugo eta Larramendi kaleetatik desbideratuko dira ibilgailuak Txantxilako biribilgunerantz.

  • 2022/01/19 --> Asteazkena

- Larramendi kalearen hasieran, Elkanoko bidegurutzetik aparkalekuaren sarreraraino errei baten asfaltatzea.

- Elkano-Larramendi bidegurutzean, ur matxura gertatu zen puntuan (hormigoiarekin dagoena) asfaltatzea.

- Izpizua-Elkano bidegurutzean asfaltatze-lanak.

- Lizeaga kalean margoketa-lanak.

  • 2022/01/20 --> Osteguna

- Elkano-Larramendi eta Izpizua-Elkano inguruan margoketa-lanak.

  • 2022/01/22 --> Larunbata

- Atzieta kalean hesiak jarriko dira aparkalekuak astelehenerako husteko abisuekin (kalearen zati batean).

  • 2022/01/24 --> Astelehena

- Atzieta kalean asfaltatze-lanen hasiera. Kale honetan trafikoa moztu beharko da asfaltatze-lanak egiteko. 4-5 egunetako iraupena aurreikusten da.