Berriak
Atzealdea

Lokal hutsak dinamizatzeko GUZTION egitasmoaren bigarren fasea abian

2020·05·06


2019 urtean GUZTION izeneko egitasmoa jarri zuen martxan Hernaniko Udalak, herri guneetan hutsik dauden lokal komertzialak dinamizatzeko asmoarekin.

Udalak hutsik dauden lokalen informazioa bildu zuen, lokalen poltsa osatzeko eta lokal horien jabeak eta merkataritza jarduera berri bat edo negozio berri bat martxan jarri nahi dituzten ekintzaileak harremanetan jartzeko. 14 lokalek eman zuten izena iazko deialdian. 

Orain 2. fasea abiatuko du Udalak: parte hartzen duten lokalen kanpoaldean bereizgarri bat jarriko da eta lokal hutsen datu-basea Hernaniko webgunean txertatuko da. 2. fase honetan parte hartu nahi duten jabeen lokalera joan eta lokalaren planoa marraztu eta egoeraren fitxa osatuko da. 

Aldi berean, egitasmo honetan parte hartu nahi duten lokalen jabeentzat zabalduko da berriro ere izen-ematea.

Izena emateko baldintzak:

-Lokala eremu honetan egotea: Andre Kalea, Kale Nagusia, Izpizua, Biteri, Atsegindegi, Nafar kalea, Elkano 1-19 zenbakian tartean, Urbieta 5-12 zenbakien tartean, Txirrita kalea eta Antziola kalea.

-Aurretik jarduera ekonomikoa izan duen lokala izatea, erakusleihoa duena.

Izena emateko bideak: guztionhernani@gmail.com  /  943 33 52 58

Izena emateko epea:  maiatzaren 6tik 13ra (biak barne)