Berriak

Atzealdea Lore eta Landare Azokaren hamaikagarren edizioan 10 postu egongo dira

Haurrentzako bi tailer ere eskainiko dituzte

2025·05·09


Lore eta Landare Azokaren XI. aldia antolatu dute Hernaniko Udalak, Behemendik eta Dekolorek. Urbieta kalea lore eta landarez beteko da maiatzaren 17an, larunbata (10:00-14:30).

Lore eta landare naturalen, sendabelar, artisautza eta kosmetika zein medikuntza-naturaleko artisau produktuen postuez gain, haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira goiz osoan zehar.

Guztira, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik etorriko dira 10 ekoizle. Tartean, Hernaniko Mendilorek ere jarriko du postua.

Lore eta Landare Azokak etxeko txikienentzako jarduerak ere eskaintzen ditu. Aurten, bi izango dira: lore zanpatuarekin orri-markagailua egitekoa (11:30-12:30) eta landaketakoa (12:30-13:30).