Berriak
Atzealdea

Lore eta Landare Azokaren hamargarren aldia izango da datorren larunbatean

12 ekoizlek parte hartuko dute

2024·05·14


 

Datorren larunbatean lorez eta landarez beteko zaigu Hernani, X. Lore eta Landare Azoka antolatu baitute Udalak, Behemendik eta Dekolorek. Gaur aurkeztu dute ekimena Ainara Atorragasti Hernaniko Udaleko Ingurumen zinegotziak, Jaione Irazu Merkataritza eta Turismo teknikariak eta Ainhoa Amundarain, Behemendiko teknikariak.
 
Urbieta kalea aurten ere lorez eta ekimenez beteko da, 10:00etatik 14:30era. Azokan lore eta landare naturalez gain, hauekin lotutako beste hainbat produktu ere izango dira: kosmetika eta medikuntza naturaleko produktuak; sendabelarrak eta artisautza. Haurrentzako tailerrak eta txiki-txikienentzako zurezko jolasak ere izango dira. 
 
12 ekoizlek parte hartuko dute aurtengoan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik etorritakoak.
 
Parte-hartzaileak:
 
1) Aritzkurengo tienduka
2) Islaya
3) Flores Ganchillo
4) L´atelier de Su
5) Lore prentsatua
6) Ortuberri
7) Sara Letamendia
8) Semillas ecologicas
9) Sojo natural
10) Tissus artisautza
11) Urtinea loreak
12) Zunoyar lorategia