Berriak

Atzealdea Lore eta Landareen Azoka Berezia maiatzaren 16an ospatuko da Urbietan

Hamahiru postu eta haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira goiz osoan zehar

2026·04·30


Lore eta Landareen Azoka Bereziaren hamabigarren edizioa datorren maiatzaren 16an, larunbata, izango da Hernanin (Urbieta kalean, 10:00etatik 14:30era). Dekolorek, Behemendik eta Udalak elkarlanean antolatzen duten azokak "zuzeneko salmenta" sustatzea du helburu, ekoizleei euren lana erakusteko eta saltzeko gune bat eskainiz.

Lore eta landareak, kosmetika eta medikuntza-naturaleko produktuak, sendabelarrak eta artisautzako produktuak eskainiko dituzten hamahiru postu izango dira aurtengo Lore eta Landare Azoka Berezian: Arizkungo Tienduka (kosmetika naturala); Flores Ganchillo (bitxigintza); Hazi ekologikoak (sukaldaritzarako hazi eta belarrak); Islaya (kaktusak eta landare krasak); Lore Prentsatua (lore lehorrekin egindako koadroak); Mintaka (kaktusak eta landare krasak); Ortuberri (baratze eta lore-landareak); Sara Letamendia (kosmetika naturala); Sojo Natura (kosmetika naturala); Tissus artisautza (lore lehorrak); Urtinea loreak (barruko, apaintzeko eta sasoiko landareak); Viveros el Montañes (landareak) eta Zunoyar lorategia (barruko, bildumarako eta apaintzeko landareak).

Honez gain, azokako eremuan haurrentzako tailerrak izango dira, baita txikienentzako zurezko jolasak ere.