Berriak
Atzealdea

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA: Lukas Agirre Izko gazte hernaniarraren heriotza dela eta

Lukas Agirre Izko 24 urteko hernaniarraren heriotza dela eta, adierazpen instituzionala onartu dute Hernaniko udal talde guztiek: EH Bilduk, EAJ-PNVk, Elkarrekin-Podemosek eta PSE-EEk. Donostiako Udalak gertaera latz hau salatzeko eta familiari dolumina adierazteko antolatu duen kontzentrazioan parte hartuko du Hernaniko Udalak. Ekitaldia Alderdi Ederren izango da, bihar, 12:00etan.

2022·12·26


Hernaniko Udalak atsekabea adierazi nahi du Lukas Agirre Izko 24 urteko hernaniarraren heriotza dela eta. Eraso larri honen aurrean samina adierazi nahi dugu eta, hernaniar guztien izenean, Lukasen sendiari eta gertukoei gure doluminik beroena helarazi nahi diogu momentu latz hauetan.