Berriak
Atzealdea

Lurreko telebistan arazoak sor daitezke datorren astean, 4G eta 5G zerbitzuen hedapenarengatik

Interferentziak konpontzeko doako zerbitzua eskainiko dute zerbitzariek

2023·09·15


Telefonia mugikorreko 4G eta 5G zerbitzuak zabaltzeko antenen moldaketa egingo dute datorren astelehenean Hernani inguruan. Horrek Hernaniko etxebizitzetako lurreko telebistan (TDT) interferentziak eragin ditzakeela jakinarazi diote Udalari.
 
Interferentziak gertatzen diren kasuetan, konpontzeko doako zerbitzua eskainiko da.
 
Telefonoa: 900 833 999
E-maila: ayuda@llega700.es
 
Telebista ikusteko arazoak dituzten herritarrek sei hilabeteko epea izango dute arazoak konpontzeko eskatzeko.