Berriak
Atzealdea

Lizeaga auzoko Madalena kalea birgaitzeko lanak martxan daude

Lizeaga auzoko Madalena kalearen birgaitze lanak martxan dira. Kale horretako 1 eta 7 atarien arteko zatiari eragiten dio obrak. Hoditeria eta argiztapena berritu, oinezkoen pasabidea zabaldu eta zuhaitzak landatuko dira. Bertan esertzeko bankuak ere ipiniko dira.

2021·10·20


Kale horretako erabateko birgaitzea egiten ari da: hoditeria -ura eta saneamendua, gasa, argindarra, telefonia, argiteri publikoa-. Izan ere, orain arte etxebizitzen fatxadetan egon diren argindar eta telefonia hodiak kendu eta lur azpian sartuko dira. Halaber, fatxadetan zegoen argiteri publikoa kendu eta luminaria berriak eta eraginkorragoak jarriko dira berrituko den lorategian.

Behin hoditeria berrituta, oinezkoen pasabidean hormigoizko geruza bat jarriko da, lehendik berritutako plazak duenaren antzerakoa. Pasabide berria zaharra baino zabalagoa izango da.
Egun dauden landareak kendu eta zuhaitzak landatuko dira eta horien ondoan esertzeko bankuak ipiniko dira.

Birgaitze lanen kostua 110.076 eurokoa da (BEZa barne) eta bi hilabete iraungo dutela aurreikusten da.