Berriak
Atzealdea

Maria Iparragirrek 100 urte bete ditu gaur

2
Maria Iparragirre Goizuetan jaio zen. Gaztetan etorri zen Hernanira eta familia osatu zuen hemen. Gaur mende bat bete du eta udal ordezkariek, ohikoa den moduan, omenaldia eskaini diote. Zorionak, Maria!

2021·10·22


100 urte bete ditu Maria Iparragirre Elizaldek nortasun agirian jartzen duen jaiotze datari begiratuz gero. Hala ere, Goizuetan, bere jaioterrian, egindako ikerketa lan batek 1919ko urriaren 21ean jaio zela ondorioztatzen du artxibo batzuetan oinarrituta. 

Zalantzatik onura ateratzeko, familiartekoek Mariaren mendeurrena bi aldiz ospatzea erabaki dute, duela bi urte ospatu zuten eta gaur ere ospatuko dute.

Maria Iparragirre Goizuetan jaio zen, hortaz ez dago zalantzarik. Bere gurasoek, Karmelok eta Paulak, hiru seme-alaba izan zituzten eta Maria zen erdikoa. Gazte garaian hamarkada luze batez aritu zen lanean Adarraga txokolaterian.

24 urterekin Hernanira bizitzera etorri zen. Bertan ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten. Gaur egun bilobak eta birbilobak ere baditu.

Maria oso emakume aktiboa izan da beti. Oraindik ere, osasun mugak tarteko, ahal den guztietan kalera ateratzea eta paseoak egitea gustatzen zaio.

Udal ordezkariak etxera joan zaizkio gaur goizean bertan zorionak esan eta lore-sorta ematera. Loreak asko gustatzen zaizkio Mariari eta oso eskertuta agertu da omenaldiarekin eta lore-sortarekin.

1 2