Berriak
Atzealdea Martxoaren 17an udaletxea eta udal zerbitzuak itxita, udal langileek greba deialdiarekin bat egin dutelako
2026·03·13
Martxoaren 17ko greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute Hernaniko udal langileek. Ondorioz, datorren martxoaren 17an udaletxea eta udal zerbitzuak itxita egongo dira.
Greba dela eta, Hiribusak gutxieneko zerbitzuak emango ditu egun horretan: 1 eta 2 lineak 09:30etik 14:00etara emango dute zerbitzua. 0 linean eta arratsaldeko ordutegian ez da zerbitzurik emango.
Garbitania enpresa publikoko langileek ere bat egin dute greba orokorrarekin. Beraz, martxoaren 16tik 17ra ez da atez ateko hondakin bilketarik egingo (ontzi arinak) eta egunean bertan ere merkatari eta ostalarientzako zerbitzurik ez da emango. Ondorioz, herritarrei eta establezimenduei hondakinak ez ateratzeko eskatzen diegu. Martxoaren 17 gauean hasiko da berriz hondakin bilketa (papera eta kartoia).


