Berriak

MEET JARDUNALDIAK: Herritarren parte-hartzea eta kolaborazioa gobernantzan aztergai izango da on line saioetan

Proiektuaren hurrengo bi bileretan, herritarren parte-hartze aktiboari eta gure toki-komunitateetan gobernantzarako dauden osagai aktiboei buruz arituko gara. Hurrengo bilera on line egingo da ekainaren 20an eta 21ean, eta Famalicãok (Portugal) antolatuko du.

2023·06·15


Gaia: Herritarren partehartzea eta kolaborazioa udalerrietan (I)

Data: Ekainak 20 eta 21

Ordua: 9:30-12:30

Antolatzailea: Vila Nova de Famalicao (Portugal).

Hizkuntza: ingelesa

Proiektuaren hurrengo bi bileretan, herritarren parte-hartze aktiboari eta gure toki-komunitateetan gobernantzarako dauden osagai aktiboei buruz arituko gara. Hurrengo bilera on line egingo da ekainaren 20an eta 21ean, eta Famalicãok (Portugal) antolatuko du.

Aztertuko dugu elkarrekin erabakitzea zergatik eta noiz den egokia eta onuragarria, baina, batez ere, herritarren ahalduntze-bide horiek gidatzeko modu aurreratuak aztertuko ditugu. Espero dugu bi egun horiek aukera bat izatea gai eta erronka horiek beste ikuspegi batekin eta interes eta motibazio berrituarekin aztertzeko.

Egitaraua eta izen ematea