Berriak
Atzealdea

Merkatariek teknologia berrien erabileran trebatzeko eta negozioa suspertzeko formakuntza

Udalak eta Berriak-ek elkarlanean, merkatarientzako 6 formakuntza saio antolatu dituzte. Osailaren 18an izango da lehenengoa eta martxoaren 24an, azkena. Saio bakoitzean 15 pertsonek parte har dezakete, eta izena eman daiteke Biterin -Turismo eta Merkataritza bulegoan- eta Berriak-eko egoitzan -Andrekalean-.

2020·02·14


Herriko merkataritza biziberritzeko ekintza planaren barruan, formakuntza saioak antolatu ditu Udalak, Berriak merkatarien elkartearekin elkarlanean. Gaur egin dute aurkezpena Patxi Ibarguren Merkataritza Arloko zinegotziak, Gurutze Amigorena Arlo horretako teknikariak eta Berriak elkarteko Marta Zulaikak.

Bi bloketan banatuta dago formakuntza: batetik, komunikazio estrategikoa eta, bestetik, negozioen espazioa eta pertsonen arteko harremanak. Lehen blokeak hiru saio ditu: komunikazio estrategikoa, argazkiak editatzeko aplikazioa mugikorrean eta kafe tertulia (Zuzeu sare sozialetako esperientzia). Bigarren blokeak ere beste hainbeste: neure negozioaren jabe, ordena eta antolakuntza merkataritza txikian eta kafe tertulia (merkataritza dinamizazio saioa).

Saio bakoitzean 15 pertsonek har dezakete parte eta izen-ematea irekita dago. Udaleko turismo eta merkataritza sailean (Biteri) eta Berriak elkartearen egoitzan egin daiteke. Ikastaroak

“Saio hauekin merkatariek adierazitako beharrak asetu nahi ditugu”, azaldu du Ibargurenek. Horretaz gain, “negozioa bultzatzeko komunikazio estrategiak ezagutzea eta teknologia tresna berrien ezagutza bultzatzea, baita merkatarien eta ostalarien arteko sarea indartzea ere”.

Formakuntza Iturola Elkarlan Sorguneko ekintzaileek eskainiko dute eta, horrela, “tokiko ekonomia sustatzen dituzten eragile horien arteko harremana sortu eta sendotu nahi dugu”, erantsi du Merkataritza zinegotziak.

Saioen egutegia eta edukia