Berriak

Atzealdea Merkataritza ekintzailetza sustatzera 50.000 € bideratuko ditu Udalak

Dirulaguntza eskatzeko epea ireki da

2024·06·07


Hernaniko Udalak merkataritza ekintzailetza sustatzeko ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea martxan du, urriaren 31 arte. Herrian hutsik dauden merkataritza lokaletan jarduera ekonomiko bat abian jarri nahi duten ekintzaileak zein ixtear dauden negozioen eskualdatzeak sustatzea da dirulaguntza hauen helburua.

50.000 € bideratuko ditu Hernaniko Udalak merkataritzako ekintzailetza sustatzera. Dirulaguntza eskaera egin dezakete 2023ko urriaren 1etik 2024ko urriaren 31 arte Hernanin abiatu(ko) diren jarduera hauen ekintzaileek: txikizkako merkataritza jarduerak; eremu baten biziberritze ekonomiko eta sozialerako lagungarri jotzen den edozein merkataritza-jarduera; pertsonei zuzendutako zerbitzuak eta ostalaritzako jarduerak (baldin eta saturatutako eremu batean ez badaude).

Esaetrako, jarduera abian jartzeko gastuak, alokairua edota lokalaren erosketa gisako kontzeptuak laguntzen dira, bi urtez.

Ekintzailetza proiekturen bat martxan jartzeko laguntza emateko, gainera, Hernaniko Udalak Bideragarritasun Plana egiteko doako zerbitzua eskaintzen du Beterri-Buruntza Mankomunitatearen bidez.

Informazioa Plazara gunean eskuratu dezakete interesatuek, Hernaniko Udaleko Merkataritza sailean:

Helbidea: Gudarien plaza, 5

E-maila: merkataritza@hernani.eus

Telefonoa: 943 33 70 28