Berriak
Atzealdea

Merkataritza, ostalaritza eta turismo eragileei galdetegi bat betetzea eskatzen zaie arlo horietako argazki eguneratua izateko

COVID-19ak merkataritzan, ostalaritzan eta turismoan eragin duen krisi larri honi aurre egiteko ezinbestekoa da herriko egoera erreala ezagutzea. Horretarako, kaltetuta dauden eragile guztien laguntza behar da: merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza, turismo enpresak eta alojamentuak. Hori dela eta, Hernaniko Udalak galdetegi bat prestatu du arlo guzti horien errealitatea islatuko duen datu base eguneratua osatzeko asmoz.

2020·04·22


Hernaniko Udalak prestatu duen galdetegi hori betetzea eskatzen zaie merkataritza, ostalaritza eta turismo arloetako eragile guztiei. Horretarako aukera izango da apirilaren 29a bitartean (e-postaz edo WhatsAppez 676194803 zenbakian).

Galdetegiaren erantzunak egoera errealaren diagnostikoa egiten lagunduko dute, gerora hartu behar diren neurriak egokienak izan daitezen.

Galdetegia ondorengo lekuetan aurki daiteke: 
Hernaniko Udalaren eta Berriak elkartearen webguneetan eta sare sozialetan, 
eta 676194803 WhatsApp zenbakian.

Nahiago izanez gero, posta elektronikoz, gurutze-a@hernani.eus helbidean, eska daiteke galdetegia.

Hemen dago galdetegia