Berriak
Atzealdea

Mikel Eizmendiren artelana ikusgai

2
Artea eta sorkuntza bultzatzeko asmoz sortutako dirulaguntzek lau urte bete dute. Dirulaguntza horiei esker sortutako lan emaitza batzuk gure kaleetan ikus ditzakegu jadanik. Berriena Mikel Eizmendirena da. Gay Mur eta Santa Barbara lotzen dituen tunela artez bete du. Eizmendi 2018ko deialdiaren irabazleetako bat da.

2020·03·04


Kale arte sorkuntzarako dirulaguntzen 2018ko deialdiaren irabazleetako bat izan zen Mikel Eizmendi. Berak egindako artelana Gay Mur eta Santa Barbara lotzen duen tunelean ikus daiteke. Izenbururik gabea da. “Ikusleak nahi duena irudikatu dezan”, azaldu du Eizmendik.

Artelan honen kontzepzioa eskultura baten moduan egin du egileak. Zuri beltzean, kontrastea bilatu du Eizmendik. Tunelean sartuta, efektu inguratzailea du artelanak.

Mikel Eizmendik Juanjo Aizkorbe pintoreari eskerrak eman nahi dizkio eskaini dion laguntza teknikoarengatik. “Bere ekarpenak asko erraztu zidan lana”, esan du.

Arte sorkuntza herrian sortzeko bekak 4 urteko ibilbidea egin du

Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan ekonomikoki laguntzeko asmoz sortu zuen Udalak beka hori 2016an. Batzutan sorkuntza prozesua bera laguntzen da, bestetan, ekoizpena -aurrez sortutako lan hori gauzatzea-.

Hiru urtetan arte plastikoak sustatu izan dira eta emaitza ezin hobea izan da: sei artistek izan dute haien sormen lanak garatzeko aukera. Eta herriak ere irabazi ditu sei artelan. Batzuk ikus ditzakegu herrian, beste batzuk oraindik sortze prozesuan daude. Udaberrirako espero da seiak ikusgai egotea.

Azkeneko deialdian (2019ko abenduan) aldaketa bat egin du Udalak eta arte plastikoak ez diren beste arte-adierazpenak sustatzea erabaki du: zinema eta Ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia.

Beka 10.000 eurokoa da, eta proiektu bakoitzak gehienez 6.000 euro jaso dezake.

1 2