Berriak
Atzealdea

Mikrokredituen egitasmoa 2024 arte luzatu dute Hernaniko Udalak eta Finantza Etikoak Elkarteak

Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak eta Zerbitzu Sozialetako presidenteak eta Euskadiko Finantza Etikoak Elkarteko ordezkari Santiago Membibrek bazterketa sozial arriskuan dauden pertsonen laguntza finantzarioa emateko lankidetza hitzarmena luzatu dute 2024ko amaiera arte.

2021·07·06


Mikrokredituen egitasmoa 2016an abiatu zuen Udalak orduko Fiarerekin, (egun Euskadiko Finantza Etikoak Elkartea) elkarlanean, eta AMHER eta Kaleratzeak Stop elkarteen partehartzearekin. Urteotan, 90.000 euro bideratu ditu Udalak mikrokredituetara. Guztira, 33 mikrokreditu tramitatu dira eta 26 indarrean daude egun. 2016tik sinatutako mikrokredituei esleitutako diru kopurua 83.743 eurokoa da.

Programa honen helburu nagusia da herritarrei oinarrizko premiak bete ahal izateko finantzabidea eskaintzea. Mikrokredituak kolektibo zehatz bati zuzenduta dago: haien egoera ekonomikoarengatik banketxeek jartzen dituzten baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak eta ohikoak diren gizarte laguntzak jaso ezin dituztenak.

Gogoratzekoa da mikrokredituen gehienezko kopurua 4.000 eurokoa dela, komisiorik eta interesik gabekoa eta bost urtetan itzultzekoa dela.

Informazio gehiago