Berriak
Atzealdea Milagrosa euskaraz hitz egiteko mintzodromo bihurtuko da azaroaren 28an
2024·11·11
Hernaniko Udal Euskaltegiak aurten ere herritarrak elkarrekin euskaraz hitz egitera elkartu nahi ditu, azaroaren 28an Milagrosa Mintzodromo bihurtuta (10:00-11:00). Izena emateko epea gaurtik hilaren 22ra izango da.
“Euskara ikasten ari bazara edo gehiegietan egiten ez baduzu, aukera ederra duzu praktikan jartzeko”, adierazi dute Udal Euskaltegiko arduradunek. “Egunerokoan euskaraz egiten baduzu ere animatu, oso aberasgarria da-eta dakizuna ikasten ari direnekin konpartitzea”.
Aurtengoa, Hernaniko Udal Euskaltegiak Mintzodromoa antolatuko duen bederatzigarren aldia izango da. Iaz, 120 lagunek parte hartu zuten: euskara ikasleak, herritar euskaldunak, institutuko ikasleak... “Une atsegin bat pasatzeaz gain, ikasten ari direnak animatzea; hitz egiteko aukera ematea; motibazioa areagotzea... dira Mintzodromoaren helburuak”, azaldu dute.
IZENA EMATEKO:
E-maila: euskaltegi@hernani.eus
Telefonoa: 943 33 18 96 (astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00).