Agenda
Atzealdea

Mugarri bisita

6 URR

Aurten, XXIX. Mugarri bisita antolatu da, orain 29 urte berreskuratutako festa honek ordea, XVI. mendean du lehen erreferentzia idatzia. 1542an sinatu ziren Hernaniko ordenantza berriak. Eta ordenantza haien 14. artikuluan jasotzen da agintariak, herriak hautatuak izan ondorengo sei egunetan, herriaren mugak ikuskatu behar zituztela.

Geroztik bisita horiek hainbat aktatan jasota daude Mugarri bisitan haien inguruko xehetasunak.

Hernaniko Mugei bisita berreskuratutako festa bat da, eta mugen ikuskatze hori du bere oinarrian. Mugen arteko ibilbidea adostuta ondoren, mugarrien egoera aztertu eta bideen txukunketa egiteko baliatzen da.

Egun Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak elkarlanean antolatzen duten jarduera bat da eta helburu hauek ditu:

• Herriko geografiaren ezagutza eta hedapena

• Identitate ezaugarri denez, herritarren anaitasun eta lurraldea estimatzea.

• Herriaren iragan historikoari buruzko kontzientzia eragitea

• Lagunarte giroan naturarekin gozatzea.

Aurten XXIX. Mugarri bisita, urriaren 6an egingo da, honako ibilbidea egingo da aurten:

Helduak: Antxista-Naparralde

Haurrak: Ergobia-Oriamendi

Irteera orduak honako hauek izango dira:

Haurrak: 09:00etan Gudarien plaza

Helduak: 07.30etan Gudarien plazan, 6 lagunentzako tokia dago

Izen ematea Biteri Kultur Etxean egingo da.