Berriak
Atzealdea Mugarriak ezagutzeko ibilaldia, gure herria hobeto ezagutzeko aukera
2025·09·09
Hernaniko mugarriak bisitatzeko ibilaldia antolatu dute Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak hilaren 27rako (09:00, Biteri kultur etxetik). Aurtengo ibilbidea hauxe izango da: Hernani-Ergobia-Oriamendi-Hernani. Ekimen honen 33. aldia izango da.
Herriko geografia ezagutzea, iragan historikoaren kontzientzian eragitea, herriko indentitatea estimatzea eta lagunartean naturarekin gozatzea ditu helburu mugarrien festa honek.
Ibilaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da: Biteri kultur etxean, irailaren 25a arte.

